Berliner Weisse Berlinen jatorria duen garizko garagardoa da. Napeoleon gudalosteek Iparraldeko txanpaina esaten zioten. Duen azidotasunari esker, oso garagardo freskagarria da. Berlindarrek zakar baina bihotz oneko izatearen ospea dute, Schnauze mit Herz (bihotzdun ahohandiak) berlindarrak izendatzeko erabilitako adierazpena da. Garagardo honek hori islatu nahiko luke, hasieran baliteke harritzea baina denborarekin maiteko duzu.